Mendez eta Lur kirol-detekzioan birritan txapeldun

Guaixe 2018ko abe. 12a, 10:59
Josu Mendez Sanchez podiumean saria jasotzen. Argazkiak: @BiakBat_iaa

Txakur sustantzia-detektatzaileen IV. Espainiako Kopa eta 2018ko Espainiako txapelketa irabazi dituzte Leonen igandean.

Josu Mendez Sanchezek eta Ur border collie txakurrak urte eta erdi daramate elkarrekin. Eta joan den urtean egin bezala, Josuren Urrek erakutsi du estatuko sudur finena duela. Baina 2017koarekin alderatuta, igandean irabazitako txapelketa 2. gradukoa zen, hau da, proba kopuru eta zailtasun bikoitzak zituztenak. Lortu zitezkeen 150 puntuetatik 137 lortuz eskuratu zuten kopa. Eta txapelketa jokatu diren proba guztietan lortutako hiru emaitzarik onenak batuz eskuratu zuen. Josu eta Ur Mutiloa Beitiko Beloaran taldeko kideak dira eta klub onenaren saria ere eskuratu zuten.

Lau probaz osatu zegoen igandeko jardunaldia. Aurrena, bost paketeren artean sustantzia bat opatu behar zuten. Horretan teknika eta azkartasuna ziren baliagarriak. Auto eta motor baten barruan beste bilaketa bat egin behar izan zituzten ondoren. Hirugarren proba etxe moduko batean izan zen eta han txakurra bakarrik aritu zen sustantzia bat opatzen. Atzeneko proban ere, txakurrak, inolako laguntzarik gabe kaleko eremu mugatu batean beste sustantzia bat opatu behar zuen 5 minutu baino gutxiagoan. Gidaz eta txakurraz osatutako 25 bikote neurtu ziren.

Ur lanean.

Erlazionatuak

Ur, txakur sudur finena

Guaixe 2017 abe 13 Altsasu