Nafarroako aurrekontuetan Ibarreako isurketak eteteko diru-saila izanen da

Guaixe 2018ko abe. 10a, 11:11
Txunkaiko etxeak eta Altzania ubeldea.

Nafarroako Parlamentuan herrialdeko heldu den urteko aurrekontu legea aztertu zuten parlamentariek pasa den astean. Gobernuak aurkeztutako kontuei emendakinak banan banan aztertu zituzten. Eta onartu zutenetako bat da Altsasuko Ibarrea industrialdeko isuriak eteteko kolektore bat egitearena. Gobernuari eusten dion laukoak 300.000 euroko diru saila proposatu zuen eta aho batez onartu zen proposamena.

Gaur egun Ibarrea industrialdeko eta Geltoki auzoko ur-beltzak zuzenean Altzania ibaira joaten dira. Isurketok eragindako osasun- eta ingurumen-arazoak sortzen dituzte. Ur-beltzen kudeaketaz arduratzen den Nilsa enpresa publikoak 2010ean 475.359 euroko aurrekontua zuen proiektua egin zuen, gerora gauzatu ez zena.

Erlazionatuak