Defentsak, fiskalak eta akusazio partikularra diren Covite eta AUGC elkarteek Altsasuko auziko epaiari helegiteak aurkeztu zizkioten. Horiek Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak aztertuko ditu ilbeltzaren 14tik 16ra. Jose Ramon Navarro (txostengilea izanen da), Enrique Lopez eta Eloy Velasco epaileak izanen dira epaimahaia osatuko dutenak. Auzipetutako 8 altsasuarrei 2 eta 10 urte arteko espetxe zigorrak jarri zizkien Espainiako Auzitegi Nazionalak udaberri akaberan. Gaur egun 7 auzipetu Zaballako (Araba) espetxean daude preso. Adurrek, Jokinek eta Oihanek 765 egun egin dituzte preso eta Aratzek, Iñakik, Jon Anderrek eta Julenek, berriz, 195. Azken 4 horiek 2016ko udazkenean beste 37 egun preso egon ziren.