25. urteurrena ospatu du aurten Etorkizuna dantza eskolak eta urtea merezi bezala amaitzeko urteurrenaren amaierako emanaldia eginen du abenduaren 23an, igandean, frontoian, 18:30ean. 40 dantzari inguruk parte hartuko dute ikuskizunean, eta Iortia kultur guneko agertokia txiki gelditzen zen.