Farajoleak erregeak gidatzeko

Guaixe 2019ko urt. 7a, 12:32

Ekialdeko erregeak Altsasura larunbatean iritsi ziren. Ez ziren bidean galdu txikiek euren farak joz hotsa atera eta herrira erakarri zituztelako. 17:30ean egin zuten hori, Alde Zaharrean barna korrika eginez. Meltxor, Baltasar eta Gaspar erregeak erakartzeko ardura  hori buruzagi baten ardurapean egin zuten Altsasuko haurrek. Horretarako, haien artean 350 opil banatu zituzten. Haietako batek barruan iruditxo bat zuen eta hura Nahia Zoe Borregaren eskutan bukatu zuen. Aginte makila joan den urteko buruaren eskutik jaso zuen, Izaro Ramos Santamariaren eskutik. Nafarroako Himnoaren doinura, narrua eta 12 ezkilatxo dituen gerrikoa, txapela eta aipatu makila jaso zituen. Zeremonia maixu lanetan Ainhoa Ramirez de Alda, Isidro Asurabarrena, Alberto Mazkiaran, Luis Fernandez eta Juan Mari Lopez de Goikoetxea izan ziren.

Altsasuko faradunen buruzagiak
Urtea Izen-abizena
1976 Jose Javier Ginea
1977 Josu Lezea
1978 Felipe Carlos Zelaia
1979 Jose Antonio Chamorro
1980 Jose Vicente Herrero
1981 Kontxi Zelaia
1982 Ana Belen Fernandez
1983 Begoña Mendoza Sanzol
1984 Felipe Carlos Zelaia
1985 Eva Iturralde
1986 Maribi Martinez Oraa
1987 Jose Julian Lopez
1988 Maria Eskisabel
1989 Carlos Lanza Arnedo
1990 Yolanda Barquilla
1991 Henar Alonso Ezkurra
1992 Daniel Crespo
1993 Joseba Mazkiaran Uria
1994 Nekane Marin Peñas
1995 Nekane Aldasoro Manero
1996 Javier Cristobal Chaparro
1997 Migel Mendoza Fernandez de Garaialde
1998 Sandra Cerezo Iguzkiza
1999 Izaskun Marin Santano
2000 Iñaki Mendoza Fernandez de Garaialde
2001 Jose Mari Rivero Urteaga
2002 Txemi Rodriguez
2003 Xabier Galartza
2004 Jon Galartza
2005 Eneko Garasa Guerrero
2006 Julen Anton Fiz
2007 Gorka Ramos
2008 Joseba Gonzalez Navarro
2009 Ainhoa Calleiras
2010 Leire Chamorro
2011 Javier Morras De Jorge
2012 Jokin Senar Benito
2013 June Lopez de Goikoetxea Mazkiaran
2014 Aritz Ulaiar
2015 Iker Claver Fuentes
2016 Eneritz Regil Fernandez
2017 Jon Navarro Fresneda
2018 Izaro Ramos Santamaria
2019 Nahia Zoe Borrega
Erlazionatuak