Kinto buruzagien aukeraketa

Guaixe 2019ko urt. 7a, 15:37

Otsailaren 5etik 9ra ospatuko dute Ageda 53 kintok. Haien buruzagiak honakoak dira: Ainhoa Lopez Sanchez, Oihane Lakuntza Zelaia, Jon Ander Borrega Arza eta Ekain Alegre Gil.

Santa Ageda ospakizuneko lehen egitekoa kintoen buruzagiak aukeratzea da eta horixe egin zuten udaletxean atzo eguerdian. Airera botatako txanpon batek erabaki zuen zozketa emakumezkoekin hastea. 33 neskaren artean kartak banatu zituen alkateak eta aurreneko bueltaren akaberan atera zen aurreneko erregea, Ainhoaren eskutan. Buelta eta erdi egin ondoren atera zuen bigarrena Oihanek. Mutilen artean buruzagia aukeratzea gehiago kostatu zen. 20 mutilen artean kartak banatzen bigarren buelta egiten hastean erakutsi zuen erregea Jon Anderrek eta hirugarrena hasi berritan Ekainek.

Ezusteko aukeraketaren ondoren laurek ardurari heltzeko prest zeuden. Nahiz eta Borregak “koadrilako edozeini 100 euro pagatuko lizkiokeen errege izan zedin”. Ekainek aurretik duten erronkari aurre egiteko prest azaldu zen. Lakuntza, berriz, lan “zikina” zela eta azterketa garai betean harrapatzen duela azaldu zuen. Izan ere, laurei “dena” antolatzea tokatuko zaie: dantza entseguetarako frontoiaren erreserba egitea, jatetxeak lotzea, dirua kontatzea eta beste. Egitekoen berri zehatza izateko aurreko urteko kinto buruzagiekin elkartuko dira.

Asteartetik larunbatera
Otsailaren 5etik, asteartetik, 9ra, larunbatera izanen dira aurten kinto ospakizunak. Aurreneko egunean, goizean goizetik 55 kintoek herrian barna dirua eskatuko dute. Guztia jaso eta bazkaldu ondoren 19:30ak aldera Foru plazan agertuko dira. Santa Ageda ospakizunak irauten duen bitartean egunero dantzatuko dute han.

Zortzikoa, jota eta porrusalda egoki dantzatzeko, ordea, kintoek dantza ikastaroa izanen dute bihartik aurrera. Eta irakasleen artean aurrenekoz emakumezkoak izanen dira: Maixa Lopez de Uralde eta Aitziber Etxaiz. Egiteko horretan erretiroa hartuko zuela iragarri zuen joan den urtean Andoni Beramendik eta biek hari hartu diote lekukoa. Haiekin batera, dantza irakasle egitekoarekin segituko du Txetxo Claverrek.

Kinto zerrenda
Emakumezkoak (33): Udane Valdivieso Clemente, Ainhoa Calleiras Benito, Maddi Urkixo Zarrantz, Aitziber Bergera Campos, Enara Arza Zornoza, Iris Ramos Alvarez, Irati Guinea Gasco, Naroa Caro Clemente, Irune Garisoain Gonzalez, Nerea Larraza Ligero, Maite Gonzalo Etxabe, Aitziber Agirre Martinez de Ikaia, Aixa Santano Cid, Maitane Anton Elizalde, Ekhine Zelaia Ruiz de Egino, Yosiri Palacio Borrega, June Lopez de Goikoetxea Mazkiaran, Ainhoa Etxaiz San Roman, Irune Diaz Diego, Izaro Garziandia Irisarri, Elena Mejias Arrondo, Monica Guisado Rodriguez, Eider Tiscar Lopez, Amaia Olmos Fernandez, Jone Grados Arana, Ana Savu, Maider Fernandez Gonzalez, Aitziber Etxeberria Ramiro, Irantzu Granizo Uribarrena, Eider Zia Lopez, Josune Galartza Lezea, Oihane Lakuntza Zelaia eta Ainhoa Lopez Sanchez.

Gizonezkoak (20): Unai Villalobos Hernaz, Xabier Manero Esarte, Haritz Goikoetxea Flores, Javier Morras Jorge, Beñat Aldasoro Goikoetxea, Unai Murgialdai Agirre, Lur Galan Fernandes, Jokin Ariz Urdaniz, Urko Gartzia Mendoz, Iker Irigoien Claver, Ekhi Perez Claver, Oier Gasko Garmendia, Ander Chamorro Aldasoro, Martin Ormazabala Aznarez, Unai Calvo Auzmendi, Eneko Porta Igual, Manex Grados Aiestaran, Jon Herrero Beramendi, Ekain Alegre Gil eta Jon Ander Borrega Arza.

Faltan
Domekako zozketan Pilar Bueno Martin bideo-egile altsasuarra falta zen. Bezperan zendua, kinto ospakizunak bideoz hartzen lehenetako bat zen. Ez zozketan ezta Santa Ageda ospakizunen egun bakar batean ere ez zuen hutsik egiten altsasuarren artean “Pili Bideos” gisa ezaguna zena. Bere semea kintoa zela, 1987an hasi zen kintoak dantzan grabatzen. Beraz, 31 urtez aritu da horretan.

Baina lan gehiago ere egin zituen. El Espejo film laburra Iortia kultur gunean eman zuen. Yo no soy de aquí erreportajea Canal + katean  eman zuten. Así te veo yo erreportajearekin Altsasuri buruzko lehiaketa irabazi zuen. Monologo con mi madre bideoa Tenerifen grabatu zuen. Eta, besteak beste, Altsasuko ihoteei buruzko erreportajea ere egin zuen.