Magia doinuak Iortian

Alfredo Alvaro Igoa 2019ko urt. 10a, 14:06

Haize Berriak bandak eta Hodei magoak ikuskizun ederra eskaini zuten Magic Melody emanaldiarekin

Banda eszenan ohi baino atzerago kokatu zen aurreko aldean magoa eroso ibil zedin. Aurre-atze banaketa hori, ordea, ez zen protagonismoaren araberakoa. Magoa zeremonia maisuarena egin zuen emanaldian zehar, magia eta ilusionismoa erabiliz edo musikariei bide emanez.

Umorea izan zen ildo nagusia. Bai magia saioetan, bai “musika klasean”, bai magoaren eta musikarien edota publikoaren artean. Modu batera, guztiak ikuskizunaren parte izan baitziren. Esaterako, 5.200 kartak aretoan barna hegan egin zutenean. Magia saio ederra. Musika emanaldi ederra.  

Hodei magoak aitortu zuen txikitan hainbatetan ikusle izandako kultur etxean emanaldia eskaintzea berezia zela aitortu zuen bukaeran. Ikusleen artean adin guztietako publikoa zegoela baliatuta, haurrei esan zien kultura emanaldietara joategatik zortekoak zirela.