Musika solidarioa

Guaixe 2019ko urt. 10a, 17:48

Trasteando taldeak 'Cantos con encanto' elkartasunezko kontzertu bikoitza eskaini zuen urte amaieran, abenduaren 29an

Madre Coraje elkartearendako 1.500 euro jaso zituen Trasteando musika talde altsasuarrak abenduaren 29an egindako bi kontzertuetan. Maria Eskisabel kazetariak gidatu zuen kontzertua, eta betiko abestiak eta kontzerturako propio sortutakoak interpretatu zituzten musikariek. Bi emanaldi egin zituzten lehenengoa laster bete zelako.

Argazkiak: Ana Vilches.