"Antzezlanarena txantxa bat da, Altsasukoena ez"

Erkuden Ruiz Barroso 2019ko urt. 14a, 11:09
Tarima Beltza antzerki taldeko kideak.

Merche Herrera eta Juan Manuel Herrero 'Zapa' Tarima Beltza antzerki taldeko kideak dira. 'Madres y pasotas' lana berreistrenatuko dute, Altsasuko ama kemenen alde. Ilbeltzaren 26an izanen da, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean

2018ko maiatzaren 26an estrenaitu zuen Tarima Beltza antzeki taldeak Madres y pasotas antzezlana. Urte berria asi da eta antzerki jardunaldi berria hasteko antzezlana berrestreinatzea erabaki dute. Ilbeltzaren 26an izanen da, 19:30ean, Iortia kultur gunean. Gainera, emanaldi berezia izanen da.

2017an 10 urte bete zituen taldeak, eta iaz ospatu zenuten.
Bi urtez behin sortzen dugu antzezlan bat. Falstaff egin genuenean ez zuen urteurrenarekin bat egin, eta orduan iaz Madres y pasotas estreinatu genuenez hamargarren urteurrena haren estreinaldiarekin ospatzea erabaki genuen. Hamar gehi bat urte ospatu genituen. Emanaldiaren ondoren pastak eta ardoa eskaini genituen.

Zenbat denbora eskaintzen diozue lan bat prestatzeari?
Hasieran urtean bat egiten genuen. Baina gehiagi zen, bai denbora aldetik bai diru aldetik. Orain bi urtetik behin estreinatzen dugu antzezlan bat. Prozesu polita da. Hasteko antzezlana aukeratu behar dugu. Nafarroako Antzerki Federazioan artxibo bat dago eta hor belatu behar dugu. Kontuan izan behar dugu zenbat pertsonaia behar ditugun, izan ere, gu orain bost gara. Behin antzezlana aukeratu dugula testua irakurtzen dugu eta pertsonaiak nolabait prestatzen hasten gara. Orduan, Jon Barbarin gure zuzendaria etortzen da eta berak egiten du pertsonaien banaketa. Normalean bat egiten du guk aukeratu dugun pertsonaiarekin eta hark ematen diguna. Gero pertsonaiak orrazten ditugu eta entseguak egiten ditugu.

Nola aukeratzen dira pertsonaiak?
Batzuetan pertsonaia ikusten duzu eta nahi duzu pertsonaia hori gustatzen zaizulako. Bakoitzaren ezaugarriak ere begiratu behar dira, adina eta abar. Izan ere, Merche ezin da Nahikariren alaba izan. Jonekin urte asko daramatzagu eta ezagutzen gaitu. Gainera, hasten garenetik bukatzen dugun arte pertsonaia asko aldatzen da. Polita da pertsonaia prestatzea.

Nolakoa da pertsonaian sartzeko une hori?
Guztiz sartu behar zara. Pertsonaiak pentsatzen duen bezala pentsatu behar duzu, pertsonaia bezala jantzi behar zara, harremantzeko modua... Bakoitzaren lan pertsonala da. Prozesu bat da.

Antzerki taldean egoteak inplikazio handia eskatzen du.
Bai. Lana prestatzen dugun bitartean lan petsonal handia egin behar da, ez da bakarrik entseguetara joatea. Etxean testua prestatu behar duzu, esaterako.


'Madres y Pasotas' antzezlana berrestrenatuko duzue. Zergatik orain?
Herri eskaeragatik. Estreinatu genuenean, egun berean, Iruñean, Josefina Arregiren inguruko emanaldi bat zegoen Iruñean. Gainera, ezkontza garaia da maiatza. Hortaz, gure ikus-entzuleetako asko ezin izan ziren etorri. Orduan, kalean ikusten gintuztenean ea errepikatuko genuen galdetzen ziguten. Lehen antzerki zikloa hilabete batean egiten genuen, baina orain urtean zehar. Beraz, zikloa hasteko modu bat ere bada.

Berezia izango da.
Berrestreinatuko genuela erabaki genuenean pentsatu genuen irabazitakoaren erdia Altsasuko auziarekin zerikusirik zuen kausaren bati ematea. Hortaz, Madres y pasotas ama kemen bati buruzko istorioa denez, Altsasuko auzpitutako gazteen amak omentzea pentsatu genuen. Baita aitak ere, noski. Baina kasu honetan antzezlana ama baten ingurukoa da. Eta paralelismoa dauka: Mariak edozer gauza egiten du bere semeagatik. Azkenean, bere semeaz ere paso egiten du. Baina hori komedia da, txantxa bat. Altsasun gertatzen ari dena egia da.

Nola omenduko dituzue?
Irabazien zati bat eman ez ezik, antzezlanaren ondoren ekitalde xume bat egingo dugu eta Ventura Ruiz poemagileak haiei eskainitako poemak irakurriko ditu. Guretako garrantzitsua zen Altsasuko ama hauen iritzia jakitea, eta deitu genien eta baietz esan ziguten. Denak ez badira ere, batzuk egongo direla.

Antzezlan bat hainbatetan errepikatzen duzue, baina aldi bakoitza ezberdina da.
Gauza asko sartzen dira jokoan. Nola sentitzen zaren, jendearen beroa, okertzen bazara... 26an lehenengo aldiz egin genuen sentimendu berarekin egingo dugu, agian gehiago. Oso gustura sentitzen gara lan honetan.