Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak erakunde-adierazpena onartu du eta haren bidez UPNren, Geroa Bairen eta EAJren kontra pasa den astean egindako mehatxuak “irmoki gaitzetsi eta arbuiatu” ditu. “Onartezina da halakoak gertatzen segitzea, erakunde politikoei egindako erasoa da, gizarte demokratiko baten kritikarako zilegizko mugak gainditzen dituena”. Adierazpen berean Nafarroako Parlamentuak “bakearen eta elkarbizitzaren aldeko bere apustua” berretsi du. Aldi berean, ziurtatu dutenez, “indarkeria ez da sekula inongo gatazkaren konponbidea izanen”. Nafarroako Parlamentuaren erakundea-adierazpen horren alde UPNk, Geroa Baik, PSNk, PPNk eta I-Ek egin dute eta EH Bildu eta Ahal Dugu-Orain Bai abstenitu egin dira.
Jakina denez, Eusko Alderdi Jeltzaleak Altsasuko Bakea kalean duen Batzokian Maravillas aurrera idatzi eta okupazioaren ikurrak margotu zituzten hilaren 8an.