Altsasuko gazteen gerturatze ariketa bat egin du Joseba Salegi zinemagile altsasuarrak En el laberinto de los Dioses film laburrean. Arte Azokan estreinatu zuen, baina "bukatu gabe" zegoela esan du. Hortaz, gaur, bihar eta igandea bertsio berrituaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean, Viudas filmaren aurretik.