Hizketan

"Gure kontakizuna berretsi zen atzo"

Beleixe Irratia 2019ko urt. 24a, 10:48

Altsasuko Gurasoak taldeko Bel Pozuetak Beleixe Irratian (FM 107,3 edo www.guaixe.eus) Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoan izan zen epaiketaren balorazioa egin du. Udaberriko epaiketan agerian gelditu zen kontakizuna indartuta atera zela esan du. Altsasuko Auziarekin, "injustiziarekin" bukatzea eta presoak askatzea exijitzen dute gurasoek.