Amiantoa aztergai

Guaixe 2019ko ots. 20a, 08:21
Elkartea eratzeko egindako bileratako bat.

Altsasuko Iortia kultur guneko gela txikian gaur, asteazkena, 18:00etan.

Nafarroako Amianto Biktimen Laguntza eta Defentsa Elkarteak, Adavanek, hitzaldia antolatu du asteazkenerako. Elkarteak urtebeteko ibilaldia egin du eta hitzaldi horretan bere orain arteko jardunaren berri emanen du. Horrekin batera, amiantoarekin lan egin zuten pertsonek eta haien senideek kontuan izan beharreko oharrak ere zabalduko dituzte.

Erlazionatuak