Ostiralean, Iortia kultur gunean, Altsasuko Aske Literatur Lehiaketaren sari banaketa izan zen. Izaskun Etxeberria eta Dani Martirena idazleek gidatu zuten emanaldia, eta Altsasu Gurasoak-eko kideek eta Harkaitz Canok eta Uxue Alberdik sariak banatu zituzten. Gainera, askatasun hitzarekin euskal idazleek egindako lanekin egindako testua irakurri zuten idazleek. Izan ere, "Aske" izan zen sari banaketan presente egon zen hitza. Ta Lauen taldeak musika jarri zuen.
Euskal Herri osotik aurkeztu dira lanak Altsasukoak Aske bigarren literatur lehiaketara: Iruñea, Etxarri Aranatz, Altsasu, Leitza, Ezpeleta, Donostia, Gasteiz... Saritutako idazleek, saria hartu ez ezik, haien lanak irakurri zituzten jendaurrean. Altsasuko gazteei eta haien senideei eta lagunei zuzendutako elkartasun hitzak izan ziren; kasu batzuetan hunkigarriak, eta, beste batzuetan, ironikoak eta barregarriak.
Hiru modalitate zeuden: narrazio laburra, poesia eta mikroipuinak. Gainera, bi kategoria bereizten ziren: 14 eta 18 urte bitartekoak eta 18 urte aurrekoak. Epaimahaia Castillo Suarez idazleak, Alberto Barandiaran kazetariak, Izaskun Etxeberria irakasleak eta idazleak, eta Arantza Alaba eta Elena Arteta liburuzainek osatu zuten.
Sarituak:
NARRAZIO LABURRAK
Euskaraz
1. Kondenatuak. Joxe Aldasoro Jauregi. Etxarri Aranatz.
2. Eta egia balitz. Leire Gorostiza Etxeberria. Iruñea.
Gastelaniaz
1. Del siete a la libertad. Maria Izkue Apestegia. Iruñea
2. Acuartelados. Naiara Puertas Canton. Donostia
14 eta 18 urte bitartekoak. Euskaraz
Ekaitza. Alex Santano Alvaro. Altsasu
MIKROIPUINAK
Euskaraz
1. Atze-oihala. Joxe Aldasoro Jauregi. Etxarri Aranatz
2. Aldrebeskeria. Zuriñe Otxoa San Roman. Ezpeleta
Gaztelaniaz
1. Esperando la verdad. Aitor Iragi Eraul. Iruñea
2. Desinformacion y aislamiento. Abajo los muros de las prisiones. Javier Bergara Bergera. Altsasu
14 eta 18 urte bitartekoak. Euskaraz
1. Frutategi ustela. Nora Gondat Unzalo. Pasai Antxo
2. Larrialdia. Aratz Fernande de Pinedo Irastortza. Gasteiz
POESIA
Euskaraz
1. Amari. Maite Iribar Argote. Oiartzun
2. Gutaz ahaztu ziren. Igor Martinez Aisa. Atarrabia
Gaztelaniaz
1. La vieja Sakana. Ana Larraza Erdozia. Altsasu
2. Disfraces. Garbiñe Sagastibeltza Lizarraga. Leitza