Altsasuko Udalak gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasunerako plana 2008tik du. Indarrean dagoena 2016ko garilaren 27an onartu zen eta 2019ra arteko aldia hartzen du. II. Jarduera Plan horretan hainbat neurri jasotzen dira. 21. neurriak zera dio: Altsasuko emakumezkoei zuzendutako ‘Emakumeen Bilgunea’ programa bat onartzea, haien banakako eta ahalduntze kolektiboa sustatzeko.
Altsasuko Udaleko berdintasun teknikari Idoia Goikoetxea Gomezek azaldu digunez, “Emakume eta Berdintasun Batzordeak programa martxan jartzeko baldintzak sortzeko hainbat ikastaro antolatu ditu aurreko urteetan”. Eta zerrendatu egin ditu: autodefentsa feminista hiru ikastaro, sare sozialei buruzko ikastaro bat, emakumeen osasunari buruzko ikastaro bat, urtero antolatu ditu bi saio hizketaldi literario taldearekin… Goikoetxeak argitu duenez, “batzordekideei egokia iruditu zaie orain arte noizean behingoak izan diren ekintzak Batzordeko lan iraunkorreko programa bihurtu eta Altsasuko emakumeei horrela aurkeztea”. Hala, Emakumearen Bilguneak programaren aurtengo lehen urte erdirako eskaintza ezagutarazi du.
Programako edukiak
Jendaurreko komunikazioa. Emakumezkoek jendaurrean hitz egiteko dituzten zailtasunen arrazoiei buruz gogoeta egin eta zailtasun horiei aurre egiteko hainbat teknika ikasteko.
Datak: Otsailak 23, larunbata, 10:00-14:00 eta 15:00-18:00; martxoak 2 larunbata, 10:00-14:00 eta martxoak 16, larunbata, 10:00-14:00 eta 15:00-18:00.
Emailea: Mirian Ocio Saez de Buruaga.
Zaindu ezazu zeure burua. Emakumezkoek euren burua zaintzen ikasteko hainbat tresna eskuratu eta partekatzeko.
Datak: martxoaren 21ean eta 28an eta apirilaren 4ean eta 11n. Bi talde, 10:00-11:30 eta 18:30-20:00.
Emailea: Josune Marauri Urra.
Autodefentsa feminista. Defentsa pertsonaleko teknikak ikastea baino zerbait gehiago da, autoestimua indartu eta norberaren burua maitatzearekin eta errespetatzearekin, jendeari mugak jartzearekin eta jarrera matxistak ez onartzearekin zerikusia du.
Datak: apirilak 6, larunbata, 09:00-14:00 eta 15:00-18:00.
Emailea: Saioa Arregi Olivenza.
Erabili telefono mugikorra hedabide moduan. Sare sozialak eta haien baliabideak mugikorren erabileraren bidez ezagutzeko.
Datak: 3 orduko bi saio. Taldeak adostuko du egutegia.
Emailea: Diana Arbonies Porres.
Zineman sartzen gara. Film bat ikusi, hura osatzen duten oinarrizko ezagutzak ikasi eta aztertuko dituzte. Genero ikuspegitik filmaren kritika eginen dute. Emakumezko eta gizonezkoendako.
Datak: (teoria): martxoaren 6an, 13an, 20an eta 27an (asteazkenak), 18:00-20:00. Foruma martxoak 14 (El orden divino filma) eta apirilak 3 (La batalla de los sexos filma), ostegunak, 18:00etan.
Emailea: Maria Castejon Leorza.