2016ko lastailaren 15ean gertatutakoagatik Zaballako espetxean preso daude Adur, Jokin, Oihan, Aratz, Iñaki, Jon Ander eta Julen. Aurreneko hirurek 838 egun daramatzate preso eta beste laurek 259. Gaur goizean kartzelan Espainiako Kongresuan parlamentari diren lau bost politikariren bisita jaso dute: Joseba Agirretxea (EAJ), Gabriel Rufian (ERC), Marian Beitialarrangoitia (EH Bildu), Marta Sibina (En Comu Podem) eta Alexandra Fernandez (En Marea). Boskoteak auziari buruzko xehetasunak lehen eskutik ezagutzeko aukera izan du.
Bestalde, Izquierda Unidako koordinatzaile federala den Alberto Garzonek asteartean esan zuenez, “Altsasu auzikoa arazo juridiko eta demokratikoa da, tabernako liskar bategatik arrazoizkoa denaren gainetik jendea preso mantentzen duena”. Legeen eta demokraziaren interpretazio erreakzionarioa salatu zuen.