Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak Espainaiko Auzitegi Nazionalak Altsasuko auzian emandako epaiarekin “erabateko desadostasuna” duela adierazi du. Gaur onartutako erakunde-adierazpenean batzordeak salatzen da epaiak “ezarritako zigor altuak berretsi egin dituela eta auziaren inguruan egon den neurrigabekotasunean sakontzen du”. Bozeramaileen Batzordeak “Auzitegi Gorenean jarriko den helegitearen erresoluzioan justizia eta proportzionaltasuna ezartzea ezinbestekotzat” jotzen du.
Aldi berean, Bozeramaileen Batzordeak “zenbait sektore politikok eta hedabidek Altsasuko herriaz egin duten eta jarraitu asmo duten erabilera eta manipulazioa” salatu dute. “Beharrezkoa ez den tentsioa sortu eta Altsasuren bizitzaren irudi ez erreala eman nahi duten jarreren eta jardueren kontra” egin du ere. Azkenik, Nafarroako Parlamentuak Altsasuko herri guztiari bere babesa azaldu eta “azken bi urte eta erdian altsasuarrek elkarbizitzaren, normalizazioaren, justiziaren eta proportzionaltasunaren izan duten jarrera zibikoa eta eredugarria” aitortu du, “bide horretan segitzeko animatuz”.