Euskal Herriko hainbat tokitatik, Asturiasetik, Kataluniatik edota Gaztelatik autobusak antolatuak daude igandean Altsasun izateko. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Apelazio Aretoak Altsasuko auziko epaia berretsi ondoren, hura salatu eta auzipetu presoen askatasuna aldarrikatzeko mobilizazio handia espero da Altsasun igandean. Guztia behar bezala prestatzeko asanblada jendetsua egin berri da. Igandean, 12:00etan, Altsasuko suhiltzaileen parke ondoan da hitzordua.