Bukaerara iritsi da Altsasu bete duen #EzDaJustizia manifestazioa

Gurasoak txaloz hartu dituzte Zelai kalean zegoen jende guztiak. Momentu hunkigarriak izan dira bukaerako ekitaldian, batez ere Aurrera Altsasu kanta denen artean abestu dutenean. Eskerrak eman dizkiote denbora guzti honetan elkartasuna eman dieten guztiei.