Lanak egiteko aurrekontu moldaketak eginak

Guaixe 2019ko api. 16a, 13:17
Iñigo Aritza ikastolako ikasleak Santa Ageda egunean Zumalakarregi plazan kantatzen.

Amaia, Bakea eta Zumalakarregi plazako lanak egiteko tramitazioan aurrekontu moldaketak onartu zituen udalak atzo.

Altsasuko Udalak bere aurrekontuen moldaketak onartu zituen. Hala, diruzaintzako gerakinean dituen 332.536 euro Amaia eta Bakea kaleetan aurten eginen diren sareen eta zoruen berritze lanetara bideratuko ditu udalak. Nafarroako Gobernuaren Toki Azpiegitura Planaren bidez emandako 595.134 euroko diru-laguntza kontuan izan behar da lan horien aurrekontua osatzeko. Bilkura berean Altsasuko Udalak 322.117 euroko aurrekontu moldaketa onartu zuen. Foru administrazioak emandako Erabilera Askeko funtseko 170.000 euro batu behar zaizkio kopuru horri plaza berritzeko aurrekontua osatzeko. Bi lanak aldi berean eginen dira garagarrilaren bigarren erdialdetik aurrera.