"Elkartasun ekimen asko guk antolatzen ditugu, beste batzuk etortzen dira"

Beleixe Irratia 2019ko mai. 23a, 10:25

Larunbatean, maiaitzaren 25ean, 18:30ean, 'Elkartasuna kantuz, Altsasukoak Aske' ekimena eginen dute Iortia zabalgunetik. Altsasu Gurasoak taldeko Antxon Ramirez de Aldak musika eta aldarrikapena uztartuko dituen ekimenaren berri eman du

Altsasukoak aske aldarrikapena luzatzeko hainbat ekimen antolatu dira. Batzuek Altsasu Gurasoak taldeak edo Altsasukoak Aske plataformak antolatzen dituztela esan du Antxon Ramirez de Aldak. Beste batzuk, aldiz, "etortzen" direla esan du. Larunbatean eginen den Elkartasuna kantuz ekimenaren kasua da.

Euskal Herriko lau kantu talde ariko dira: Xumela (Lasarte), Montexio (Zarautz), Olagarro (Hondarribia) eta Kukuerreka (Altsasu).