Gaztewood galarako sarrerak salgai

Guaixe 2019ko mai. 23a, 16:01
Iortia kultur gunearen aretoa Gaztwood film laburren emanaldia hasi aurretik. @GAZTEWOOD

Aurreko asteburuan mustu zituzten Gaztewood lehiaketara aurkeztutako film laburren emanaldiak. Gaurtik aurrera lanak Altsasuko tabernetan ikusi ahalko dira. Gainera, ekainaren 8ko galarako sarrerak salgai jarri dituzte

Hogei lan aurkeztu dira 2019ko Gaztewood Altsasuko Gaztetxeko film laburren herri lehiaketara. Aurreko ostiralean eta igandean lehiaketara aurkeztutako film laburren emanaldiak izan ziren Iortian eta aretoa bi emanaldietan bete zen. Hala ere, oraindik film laburrak ikusteko aukerarik izan ez dutenendako gaurtik aurrera aukera berri bat dute: Altsasuko hainbat tabernetan film laburrak proiektatuko dituzte gaur hasi eta ekainaren 6ra arte. Ekainaren 8an, larunbatean, 21:00etatik aurrera, Gaztewood gala erraldoia eginen dute Burunda frontoian eta sarrerak dagoeneko salgai daude Lezean, Gautxorin eta Arkangoan 5 euroren truke.

Gaztewood film laburren proiekzioak
Maiatzak 23, osteguna

  • 19:30. Lezea
    21 dias investigando la mafia de la sidra
  • 20:00. Gautxori
    Hippilongi askatu
  • 20:30. Idergi
    Behind wild nature

Maiatzak 27, astelehena

  • 19:30. Gautxori
    Lata baten gorabeherak

Maiatzak 28, asteartea

  • 20:00. Arkangoa
    Begien arima
    Anderearen izena
    Hongiña

Maiatzak 30, osteguna

  • 19:30. Gautxori
    Resacon en las Vegas
  • 20:00. Idergi
    Sabinotb
  • 20:30. Lezea
    Aske izan arte

Ekainak 3, astelehena

  • 19:30. Lezea
    Arima

Ekainak 4, asteartea

  • 20:00. Arkangoa
    Maskarita. Ilunpetako izakia. Vol. 1
    El mundo es tuyo

Ekainak 5, asteazkena

  • 19:30. Idergi
    Jaio. Juerga. Hil
  • 20:00. Lezea
    Azken afaye

Ekainak 6, osteguna

  • 19:30. Idergi
    Altsasu eta kuadrila isolatuak
    Altsun denetik do!
  • 20:00. Lezea
    Oztopo guztien gainetik
    Iepaaa!
  • 20:30. Gautxori
    Terror en zona vasca