Berriemailei agur esateko garaia

Guaixe 2019ko mai. 24a, 14:40

Intxostiapunta gazte guneko berriemaileak izan dira sei gazte, eta ikasturtearekin batera postutik agurtuko dira. Gazteria zerbitzuak ekitaldia prestatu du agurrerako.

Intxostiapuntan gazte gunean egiten diren ekintzen berri emateko eta gazteen jakinminak ezagutzeko antena postua sortu zuen Altsasuko gazteria zerbitzuak. Sei gazte izan dira ikasturtean zehar Intxostiapunta gazte gunearen berriemaileak. Haien "inplikazioa, parte hartzea, konpromisua eta jarrerak" oso positiboak izan direla esan du gazteria zerbitzuak, eta lan hori "baloratzeko eta eskertzeko" gaur, 18:30ean, saria jasoko dute. Udalaren izenean Altsasuko gazteria batzordeko presidentea Julia Cid eta Altsasuko alkatea Javier Ollo izanen dira.

Gazte-berriemaileen lana Intxostiapuntan egiten ziren jardueren berri ematea zen. Gainera, feedback lana egiten zuten ere, izan ere, ikastetxeetan gazteen jakin-minak eta nahiak jasotzen zituzten. Horrela, asteazkenetan Altsasuko gazte gunean biltzen ziren eta komunean jartzen zituzten eskaerak.

Ikasturtean zehar Altsasu BHI-ko eta Sakana LH-ko institutuetako ordezkari bana eta Iñigo Aritza ikastolako eta Korazonistaseko bi ordezkari aritu dira berriemaile lanak egiten. Orain ikasturtearen bukaerarekin bost gazte horien jarduna despeditzeko garaia heldu da, eta datorren ikasturtera begira "jarraitzea" nahi du gazteria zerbitzuak. "Balio handiko eskarmentua izan delako".

Berriemaile proiektua aurten aurrera eraman dute lehenengo aldiz, eta hurrengo astean ikastetxeekin balorazioa eginen dutela jakinarazi dute gazteriatik. Berriemaileak, ikasleak eta irakaslek proiektua aurrera eramaten laguntzeagatik eskertu nahi dituzte.

Gozemenez gala
Aurreko ostiralean beste sari banaketa egon zen Intxostiaputan: Gozamenez gala izan zen. Gozamenez film laburren lehiaketan parte hartu zuten taldeei diplomak eta sariak banatu zieten Julia Cidek eta Javier Ollok. Sexualitatea gazteen artean modu positiboan zabaldu nahi du Gozamenez programan eta segiarren urtez film laburra lehiaketa antolatu du. 'Nola gozatzen duzu?' zen lehiaketaren gaia eta Altsasuko hiru talde aurkeztu ziren. Haiendako izan zen aurreko ostiraleko aitortza. Gainera, aurretik ere aurkeztutako talde batek, Las Melonas taldeak saria jasotzearen esperientzia errepikatu zuten, izan ere, Gozas Iruñean ospatutako sari banaketa emanaldian 18 eta 24 urteko mailan irabazleak izan ziren.

Sari banaketa egin aurretik, Altsasuko Gozamenez galan lehiaketara aurkeztutako film laburren proiekzioa egin zuten.

Erlazionatuak

"Intxostiapuntari bizitza ematen diogu"

Beleixe irratia eta Guaixe 2019 api 05 Altsasu   Olazti