Arratsalde euritsua izan zen larunbata arratsaldea, hala ere, aterkien artean, kantua gailendu zen eta Elkartasuna kantuz, Altsasukoak Aske ekimena egin zuten Xumela, Montetsio eta Kukuerreka kantu taldeek. Lasarte-Oriako eta Zarauzko abesbatzek bultzatu zuten ekimena, izan ere, Agurainen emanaldia egin zuten eta etxerako bidean Altsasun gelditzea erabaki zuten. Zeremonia-maisu berezia izan zuen ekimenak: Joxe Mari Agirretxe Porrotx.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!