Espainiako Auzitegi Nazionalean birritan atzera bota dute Altsasuko auzian terrorismo deliturik izan denik. Zortzi altsasuarren defentsek aurkeztutako kasazio helegiteak tarteko, auzia Espainiako Auzitegi Gorenera iritsi da. Defentsek zortzi altsasuarren absoluzioa eskatu dute. Jakina zen fiskaltzak ez zuela terrorismo eskaerarik eginen. Baina atzo jakin zenez, altsasuarren defentsak aurkeztutako helegiteen kontra dago. Eta Goreneko epaileei eskatu die altsasuarrei ezarritako zigorrak baieztatzeko. Fiskaltzak bere idatzian ere helegitea lehentasunez tramitatu dadila eskatu du, auzipetutako zortzi altsasuarretatik zazpi behin behinean preso baitaude.
Fiskaltzak bere idatzian ukatu egiten du Altsasuko auziko bi epaiketetan izan diren epaileak partzialak izan direnik. Jakina denez, defentsek salatu izan dute Guardia Civilaren dominak jaso izan dituztela hiru epailek eta beste bat Guardia Civil baten koronel batekin ezkonduta dagoela. Horrek “inpartzialtasunaz susmatzeko arrazoirik ez duela ematen” gaztigatu du fiskalak.
Altsasuko auziko zigorrak | |
Auzipetua | Apelazio epaiko zigorra eta egoera |
Oihan | 13 urte |
3 urte: agintearen agenteen kontrako delituagatik. | |
9 urte: hiru lesio delituengatik. | |
Urte 1: desordena publikoak. | |
Egoera: 845 egun behin-behinean preso. | |
Adur | 12 urte |
3 urte: agintearen agenteen kontrako delituagatik. | |
9 urte: hiru lesio delituengatik. | |
Egoera: 845 egun behin-behinean preso. | |
Jokin | 12 urte |
3 urte: agintearen agenteen kontrako delituagatik. | |
9 urte: hiru lesio delituengatik. | |
Egoera: 845 egun preso. | |
Jon Ander | 9 urte |
3 urte: agintearen agenteen kontrako delituagatik. | |
6 urte: hiru lesio delituengatik. | |
Egoera: 266 egun behin-behinean preso (+37 2016an). | |
Julen | 9 urte |
3 urte: agintearen agenteen kontrako delituagatik. | |
6 urte: hiru lesio delituengatik. | |
Egoera: 266 egun behin-behinean preso (+37 2016an). | |
Aratz | 9 urte |
3 urte: agintearen agenteen kontrako delituagatik. | |
6 urte: hiru lesio delituengatik. | |
Egoera: 266 egun behin-behinean preso (+37 2016an). | |
Iñaki | 6 urte |
3 urte: agintearen agenteen kontrako delituagatik. | |
2 urte: lesio delituagatik. | |
Urte 1: desordena publikoak. | |
Egoera: 266 egun preso (+37 2016an). | |
Ainara | 2 urte |
Urte 1: mehatxu delitua. | |
Urte 1: desordena publikoak. | |
Egoera: baldintzapean aske. |