Altsasuko eta inguruko gizonak bilatzen ari dira Akelarre filmean parte hartzeko. Bete beharreko baldintzak bizarra eta ile luzea, eta 180 zm-ko altuera izatea da. 18 urtetik gorako gizonek parte har dezakete, adin mugarik gabe. Garagarrilaren 10etik 15era izanen da filmazioa, Urbasan, eta egun guztietan parte hartzeko figuranteak behar dituzte.
Izena ematea Modlife enpresan profila sortzen egin behar da.