Edinburgh International Film Festival (EIFF) jaialdia herenegun abiatu zen. Altsasuko auziak EIFFn gaur tokia izanen du, izan ere, Eoin Wilsonek Altsasu film laburra aurkeztuko du. Ikus-entzunezkoaren web orrian zuzendariak azaldu duenez, “Altsasuko zazpi gazteren oheek hutsik jarraitzen dute. Herriak bere inauteriak ospatzen dituen bitartean, Igonek bere semearen espetxeratzeari nola egiten dion aurre jasotzen du pelikulak. Jokin eta beste sei gazte kartzelan mantentzen dituen prozesu judizial honek kritika ugari jaso ditu bere berme juridiko ezagatik”.