Udane Vergara: "Emakumezkoen pilota gora egiten ari da”

Guaixe 2019ko eka. 27a, 16:18

Altsasuko Pilotajauku klubean duela 10 hilabete hasi zen pilotan trebatzen Udane Vergara Mundiñano altsasuarra. Duela hiru hilabete Nafarroako Pilota Federaziotik hautatu zuten, GRABNI txapelketan eta beste hainbat txapelketan Nafarroako selekzioarekin aritzeko. Asteburu honetan Espainiako Txapelketetan Nafarroa ordezkatuko du Iscarren, eta hurrengoan Emakume Master Cup San Fermin torneoko finalerdiak jokatuko ditu.