Makinak Zumalakarregi plazan lanean

Guaixe 2019ko abu. 1a, 12:54

Zumalakarregi plazako lanak hasi dira. Udazkenerako despedituko dituzte.

Zumalakarregi plazako lanak lastailean despedituko dira. Ondoren, Apezetxea Anaiak eraikuntza enpresa Bakea kalearen zati bateko eta Amaia kalearen sareak eta zorua berritzeari ekinen dio. Lanek, guztira, 8 hilabete iraunen dute eta 1.192.227,79 euroko aurrekontua dute.