"Honek behar duena soluzioa da"

Guaixe 2019ko abu. 10a, 22:36

Altsasuko auziko zazpi auzipetu kartzelan daude. Adurrek, Jokinek eta Oihanek 1000 egun egin dituzte gaur espetxean. Aratzek, Iñakik, Jon Anderrek eta Julenek, berriz, 466. Koldo Arnanzek, Oihanen aita, eta Amaia Amibiliak, Jon Anderrek ama, 1000 egunek utzitako arrastoaz eta irailaren 18ko epaiketaz espero dutenaz azalpenak eman dizkigu.