Bi urte eta bederatzi hilabete preso

Guaixe 2019ko abu. 14a, 08:32

Altsasuko auziagatik preso dauden Adurrek, Jokinen eta Oihanek gaur bi urte eta bederatzi hilabete egin dituzte preso (1004 egun); Aratzek, Iñakik, Jon Anderrek eta Julenek 470. "1000 egun, mila mezu, mila muxu! Altsasukoak aske!" ekimenaren bidez preso daudenei zuzendutako mezuak jaso nahi dituzte irailaren 18a bitartean.

Hau da Altsasu Gurasoak taldeak larunbatean zabaldu zuen mezua:

Arratsaldeon guztioi!!



Gaur duela 1000 egun espetxeratu zituzten Jokin, Adur, Aratz, Julen, Jon Ander eta Iñaki. 



1000 egun injustizia pairatzen.             
                                                                                                            
1000 egun jarraian espetxean Adur, Jokin eta Ohian eta 500 gertu Jon Ander, Aratz, Julen eta Iñaki.                                                                                                                                                               
1000 egun Soto del Real, Aranjuez, Estremera, Navalcarnero, Iruñea eta Zaballako espetxeetan.                                                                                                                                     
1000 egun montaia, distantzia, sufirmendua, amorrua jasaten eta baira elkartasuna eta mobilizazioa bizitzen.    
                                                                                                      
1000 egun auzitegitan, audientzi nazionalean eta orain gorenekoan.


Denbora asko, sentimendu asko eta baita ere, 1000 esker, 1000 esker zuei denbora guzti honetan zehar laguntzeagatik; 1000 esker ehundaka ekitaldi eta mobilizazio bultzatzeagatik, 1000 esker Iruñea betetzeagatik manifestazio historikoak eginez, Altsasuko kaleak  aurtengo martxoan gainezka egiteagatik; 1000 esker Euskal Herriko herri eta hiritan, Katalunian, Estatuko eta Europako hainbat tokitan egindako ehundaka mobilizazioengatik; MILA ESKER, BIBA ZUEK!!!



Gaur Beriainera igo gara, Sakanako mendirik esanguratsuenera, egunean zehar, hondartzatik zein menditik, elkartasun mezuak ari gara jasotzen eta plaza hontan, hoietako batzuk zuzenean jaso ditugu Zaballara bidaltzeko. 1000 egun, 1000 mezu, 1000 muxu. Izan zaitezte zihur, idatzitako mezu eta maitasun guzti hori Zaballara iritsiko dela.


Heldu den Irailaren 18an, gazteen defentsak aurkeztu dituen errekurtsoen bista burutuko da goreneko Epaitegian. 2 egun lehenago hasiko da Auzitegi Nazionalean 47 lagunen aurkako epaiketa presoen sostengua egiteagatik   eta egun hoietan ezagutuko da ere Gorenaren erabakia Kataluniako demokratentzat, herriak bozka egin zezan hautesontzi eta orriak jartzeagatik.


Hau da egoera eta inposatzen diguten agenda, epaitegiak erabili helburu politikoekin, ideologien jazarpena eta elkartasunaren kriminalizazioa.

Eta hau gure konpromezua: justizia exijitu, mobilizazioan jarraitu eta elkartasuna landu.  Hemendik, guk bezalaxe,  obsesioak eta autoritarismoak jota dagoen estatuaren bidegabekeria  pairatzen duten persona guztiei, gure besarkada.
Datorren irailaren 18an, Gorenak bere esku du injustizi honekin bukatzea ala sakontzea. Auzipetu guztien askatasuna besterik ez dugu onartuko.



Gure besarkada  beraientzat; Jokin, Ohian, Adur, Iñaki, Aratz, Julen eta Jon Ander Aske!!!



Eta hala ez bada; hemen gaude borrokan jarraitzeko prest.



Denon artean lortuko dugu

!

Injustizia Gelditu!!!                             



Altsasukoak Aske!!!