Alturako akrobaziak

Guaixe 2019ko ira. 5a, 14:16

'Ezin zailagoa' Nafarroako zirku jaialdiaren hemezortzigarren edizioa izan zen Altsasun, abuztuaren 30ean

Akrobaziak izan ziren nagusi aurtengo zirku jaialdian. Hiru ikuskizun izan ziren, Foru plazan, lehenengoa, eta Iortia kulturgunean beste biak: Amer i Africa konpainiaren Enva ikuskizuna; Mumusic konpainiaren Flou Papagayo, eta Garazi&Cia-ren Pausoz pauso ikuskizuna.

Altsasuko festetako aurreko ekitaldietako zita bihurtu da Ezin zailagoa. Hemezortzi urtez izan da Altsasun, sortu zenetik. Helburua zirkua Nafarroako herrialde osoan zabaltzea da, eta urtero maila altuagoa erakusten du jaialdiak. Jaialdia Tuteran hasi zen, ondoren Uharte Iruñera irtsi zen, eta Sakanan egon ondoren Vianan eta San Adrianen egon zen.

Erlazionatuak