Pink Floyd-en esentzia mantentzen duen taldea

Guaixe 2019ko ira. 6a, 11:29

Pink Tones taldea kontzertuan. UTZITAKOA

Pink Tones taldearen kontzertua izanen da gaur, ostirala, 23:00etan, Altsasuko Foru plazan. Nafarroako Gobernuko Kultur 2019 programaren barruan etorriko da Pink Floyd talde mitikoaren tributua Sakanara

Pink Tones taldea duela hamabost urte hasi zen, tributu taldeak "estatuan garatu gabe zeundenean". Modu espontaneoan sortu zela esan du Antonio Fernandez taldeko bateria joleak: "Alvaro Espinosa abeslariak proiektu bat egin nahi zuen. Baina ez zen proiektu komertzial bat". Hainbat musikari elkartu ziren eta haien arteko lokarria Pink Floyd zen. "Pink Floyden musikarekin hezi gara, eta guztiei gustatzen zaigu". Hori izan zen Pink Tones-en sorrera. "Anbiziorik gabea". Hamabost urte beranduago Welcome To The Machine Tour 2019 bira egiten ari dira, eta Altsasuko Foru plazan geldialdia eginen dute gaur, ostirala, 23:00etan, Kultur 2019 programaren barruan.

Pink Floyd-en musika birsortzen eta egiten du Pink Tones taldeak: "tributu banda bat da, ezin da ukaezina ukatu". Baina tributu hitzan dena sartzen dela esan du musikariak: "oso ona, ona, erdipurdikoa eta txarra izan daiteke. Oportunista eta profesionala". Hortaz, tributua baino, Pink Tones taldeak "omenaldi bat" egiten du. Pink Floyd ez da gehiago existituko: hortaz, Pink Tones-ek "gehiago entzungo ez den banda baten musika interpretatzen" du. "Vienako filarmonikak Bach interpretatzen duenean bezala". Gainera, talde mitikoarekiko "errespetua" da garrantzitsuena.

"Rock-aren historian mugarri izan zen Pink Floyd, klasiko bat da". Talde britaniarra izatea gustatuko litzaiekeela esan du Fernandezek, "baina ez gara inoiz izango". Beraz, Pink Floyd-en esentzia eta ondarea hartu dute, eta berea egin dute. "Artista bakoitzak bere esentzia dauka, eta lanean eragina izaten du". Haren musika interpretatzen dute, "plagioan" erori gabe: "gure irudiak ditugu, eta Pink Floyd-en musika da, baina ñabardurak daude". Gainera, ez dute Pink Floyd bezala "karakterizatzen": "gure piurak eramaten ditugu".

Zuzenekoak
Pink Tones-ena musika baino gehiago bada, "ikuskizun bat da": argiteria, irudiak, proiekzioak, panpinak... "Pink Floyd-i begi-keinuak dira, baina kopiatu gabe". Taldeko musikariak 1970ko hamarkadako abestiekin eroso daudela azaldu du Fernandezek, eta egungo ikuskizuna garai horretan oinarritzen dute: "Pink Floyd-en diamanteak: The Dark Side Of The Moon, Whish You Were Here eta horrelakoak". 1960ko hamarkadakoekin ere gustura aritzen direla esan du, baita 1980kok garaiko abestietan oinarritutako ikuskizunak egin dituzte ere. Welcome To The Machine Tour-rean "dena oso ongi neurtuta" dago; "musikak eta argiteriak bere lekua dute, zapaldu gabe". "Atmosfera" berezi bat sortzen dute.

Hiru orduko ikuskizunak egiten dituzte, izan ere, abestien bertsio osoak jotzen dituzte. "Eta ordu erdi egon garela dirudi". Bira bakoitza desberdina da, baina abesti batzuk nahi eta nahi ez jo behar direla esan du: Shine on you, The Dark Shine of Moon, Time, Money... eta, nola ez, Another Brick in The Wall, "nahiz eta oso entzuna egon".

Hutsetik hasi ziren eta dagoeneko hamabost urte daramatzate Pink Floyd-en musika zabaltzen. Hasi zirenean ez zuten irudikatzen gaur egun lortu dutena. Publikoari zor diote. "Sinbiosi bat da. Omenaldi edo tributu talde bat gara, eta publikoa oso zorrotza da eta esaktutako dizu talde handi horretaz egiten duzue ez zapuztea. Ondorioz, jasotzen duzuna, publikoaren maitasuna da". Hortaz, Pink Floyd "beste kontu bat" dela dio, eta jendeak maila altu batean maitatzen dituela esan du. Beraz, "bere musika zapuzten baduzu", ez dutela inoiz barkatuko azaldu du. "Zure kontran izango dituzu". Pink Tones-ek maila eman du, eta aurrera jarraitzen du.

Pink Floyd-en abestiak interpretatzeko ikerketa lan handia egiten dute: "estudioan sartzen gara eta abesti baten soinuak, testurak, ahotsak, koroak eta abar ikertzen ditugu eta abestiak birsortzen ditugu". Ondoren, ikuskizunetan aurkezten dituzte. Jendeak ongi hartzen baditu, aurrera egiten dute, eta, bestela beste batekin probatzen dute.

"Zergatik ez dugun disko bat ateratzen galdetzen digute, baina disko batean entzun nahi badute, Pink Floyd entzuteko". Pink Tones-en musika entzuteko zuzenekoetara joan behar da jendea, izan ere, "zuzenekoetan ikusten da talde baten kalitatea". Eta Madrilgo taldearen kontzertuetan "atmosfera" berezia sortzen da.

Erlazionatuak