Altsasuko auziagatik kartzelan 500 egun egin dituzte gaur Aratzek, Iñakik, Jon Anderrek eta Julenek. Laukotea bitan atxilotu dute. Aurreneko aldiz 2016ko azaroaren 14ko sarekadan izan zen. Haren ondorioz Madrilgo Soto del Realen eta Alcala Mecon preso izan ziren eta 35 egun pasa ondoren aske utzi zituzten. Laukoaren atzeneko atxiloketa Espainiako Auzitegi Nazionalean egindako aurreneko epaia jakin ondoren izan zen, 2017ko garagarrilaren 5ean. Orduan Soto del Real espetxean sartu zituzten eta joan den urteko irailean Arabako Zaballa espetxera lekualdatu zituzten, Iñaki Iruñekotik barna.
Aratz, Iñaki, Jon Ander eta Julenekin batera Zaballako espetxean preso daude Adur, Jokin eta Oihan. Haiek gaur 1.039 egun egin dituzte preso. Zortzigarren auzipetua Ainara da. Bera aske dago bi urte baino txikiagoko zigorra jarri ziotelako. Zortziak asteazkenean zer gertatu zain daude, Altsasuko auzia Espainiako Auzitegi Gorenean epaituko baita egun horretan.