Nafarroako Parlamentura bisita ugari egiten ari dira Altsasu Gurasoak taldeko kideak azken bi asteetan. Parlamentuko talde guztiekin elkartu eta auziaren egoeraren berri emateko bilerak egin dituzte. Horretaz aparte, agorrilaren 30ean, Nafarroako Parlamentuko presidente Unai Hualde Iglesiasek harrera egin zien. Erakundearen babesa bilatzera bueltatu dira gaur, 09:15ean. Izan ere, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak eskatuta Herritarrekiko Harremanetarako Batzordearen aurrean Altsasuko auziaren egungo egoeraren berri emanen dute.