Altsasu Gurasoak taldeak salatu dutenez, “beste behin ez errugabetasun presuntziorik, ez proportzionaltasunik, ez berme minimoak dituen epaiketa. Oraindik ere bizi dugun eskubideen urraketa salatu nahi dugu”. Auzipetuen gurasoek espero dute “Espainiako Auzitegi Goreneko saioa zentzugabekeria juridiko eta eskubide urraketa horien akabera izatea”. Azaldu dutenez, helburu horrekin izan dira Europan azken egunotan eta, auzi saioaren ondoren, Kongresuan. Han EAJ, EH Bildu, ERC, PDcat, Conpromis, eta Unidas Podemos taldeetako parlamentarioekin elkartu dira. Auzi-saioaren berri eman eta auziaren egungo egoeraren berri eman diete. “Denek erakutsi dute gure auzian gertatutako eskubide urraketengatik kezka, bai eta eta horien alde lan egiteko beharra”.