Extremaduraren kultur erakustaldia

Guaixe 2019ko ira. 20a, 13:03
Extremadurako egunean kantari aritu ziren.

La Encina elkartearen kultur jardunaldiak izanen dira asteburuan

Extremadurako kulturaren erakusle izan nahi duen hiru eguneko egitaraua prestatu du La Encina Extremadurako kultur elkarteak. Aurtengo kultur jardunaldiak Isabel Blanco Ollero olerkariak eta idazleak abiaraziko du. Bera izanen da jardunaldien hasierako pregoia irakurtzeaz arduratuko dena. Ondoren, dantzak, gastronomia, musika, jokoak eta bestelakoak uztartzen dituen egitaraua aletuko da. 

Egitaraua 
Irailak 20, ostirala 
18:30ean Pregoia: Isabel Blanco Ollero. Brotes de Encina Koro eta Dantza taldea. Ohorezko damei bandak jartzea. Elkartean. 
19:30ean Urdaiazpiko mozketa erakustaldia, eta ondoren dastatzea. Elkartean.

Irailak 21, larunbata 
10:00etan Extremadurako gozoen dastatzea, elkartean. 
14:30ean Herri-bazkaria, elkartean. 
19:30ean Kontzertua: Anhinojo Folk. Iortia kultur gunean. 

Irailak 22, domeka
11:00etan Herri-jolasak, elkartean. 
13:00etan Bazkideendako eta laguntzaileendako auzatea. 
17:00etan Mahai jolasak (xakea, dominoa, partxisa eta abar).