Aurreko astean hasi ziren Artebide elkarteak antolatutako Altsasukoak Aske inguruko proposamen artistiko-en laborategiak. Hitzaren, gorputzaren, mugimenduaren, objetuen eta interpretazioaren bidez Altsasuko auziari buruz hausnartu eta aztertu nahi du arte elkarteak.
Oraindik proposamen artistikoetan parte hartzeko aukera dago. Gaur, bihar eta etzi Sareak deitutako laborategia landuko dute: gorputzaren, mugimenduaren eta objetuen bidez lan egingo dute Iortia kultur gunean, 18:30etik 20:30era. Datorren astean, urriaren 7an, 8an eta 9an, Letanias deitutako proposamena egingo dute, 11:00etatik 13:00etara eta 18:30etik 20:30era.