"Prozesu honetan guztian esan dugun guztiari arrazoia eman digute"

Altsasukoak aske herri plataformak eta gurasoek Espainiako Auzitegi Gorenaren inguruko bat-bateko balorazioa egin dute. Bihar, 12:00etan, Iruñean jakinaraziko dute prestatu dituzten mobilizazioak eta ekimenak zein diren.