Amerikaren aberastasun musikalaren lagina

Guaixe 2019ko urr. 11a, 11:54
Erkudengo Ama Abesbatzako kideak atzerrira egindako elkartruke batean. ERKUDENGO AMA ABESBATZA

Erkudengo Ama Abesbatzak 'Amerika kantuan' kontzertua eskainiko du bihar, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean. Amerikako iparraldetik hegoalderako bidai musikatua egingo du Altsasuko abesbatzak, hainbat estilo uztartuz

Urtero Erkudengo Ama Abesbatzak kontzertua "berezia" eskaintzen du Iortia kultur gunean. Udaberrian egin ohi izan ditu kontzertu "esklusibo" hauek, baina aurten denbora faltagatik atzertu egin behar izan dute. Hortaz, udaberriko kontzertua udazkenako kontzertua udazkeneko kontzertua bihurtu da eta bihar, urriak 12, larunbata, 19:30ean, Amerika kantuan (America canta, gaztelaniaz) kontzertua eskainiko du Iortia kultur gunean,

"Gure errepertorioan beti izan ditugu Amerikako abestiak, bereziki argentinarrak". Izan ere, Erkudengo Ama Abesbatzak harreman "oso berezia" izan du Argentinarekin, Inma Arroyo abesbatzako zuzendariak gogoratu duenez. 2003 eta 2005 urteetan Argentinara joan zen Altsasuko abesbatza, eta bertan "hainbat koru eta abesti" ezagutzeko aukera izan zuten. Iaz La Platako koruak bisita itzuli zuen. Argentinarekin duten "maitasun" hori kontuan hartuz, aurtengo abesbatzaren kontzertua Amerikari "eskaintzea" erabki zuten.

Argentinarekin eta Amerikarekin duten harremanaren ondiroz, Eduardo Chino Correa musikagilea ezagutu zuten. Hego Amerikan "eminentzia" bat dela esan du Arroyok eta duela hainbat urte, Altsasun ikastaro bat eskaintzen egon zen, eta abesbatzek ere bere partiturak lantzeko probestu zuen. "Zoritxarrez Correa abenduan hiz zen, eta urte honetan egiten dugun emanaldi guztietan bere abesti bat interpretatzen dugu. Amerika kantuan kontzertu hau ere berari eskainiko diogu".

Errepertorioa
Izenburuak dioen bezala, beraz, Amerika kantuan Amerikako iparraldetik hegoaldera egindako musikaren biddezko bidaia izanen da. Hortaz, koruko abeslariak Amerikako Estatu Batuetako afroamerikarren izpiritual batekin hasiko dira. Ondoren, Mexikoko abesti bat interpretatuko dute, Kubako bi abesti eginen dituzte ere, "Kubarekin ere harremana badugulako", eta Chilera eta Brasilera salto eginen dute gero.

Bigarren zatia Argentinako musikari eskainiko diote: tango bat egonen da, oso indigena den Camino del Indio, boleroak... "Folklore argentinarraren pot-purri nahiko zabala izanen da". Errepertorioa Chileko cueca batekin eta Venezuelako abesti batekin amaituko dute. "Herrialde asko sartu ditugu. Askoz gehiago daude, baina Amerika nahiko ongi islatzen da". Kontzertu dibertigarria izanen dela esan dute abesbatzako kideek, eta abestiarekin bat egiten duen jantzekiak ere eramanen dituzte, "beti errespetuarekin".

Kontzertua prestatzea "zaila" izan da, batez ere agenda betea du Erkudengo Ama Abesbatzak. "Emanaldi asko batera prestatzen ditugu, han eta hemen ibiltzen gara, eta bakoitzak bere errepertorioa du. Beraz, kontzertuaren errepertorioari eskainitako denbora, azkenean, murrizten da". Baina asko prestatu duten kontzertua da, "gogoekin".

Bidaiak
Erkudengo Ama Abesbatzak abesbatza askorekin harreman du eta urtero bi elkartruke inguru egiten ditu. Hortaz, aurten Legazpiko eta Mallorkako abesbatzak Altsasun egon ziren eta Altsasukoak bisita itzuliko die. Koru asko elkartrukeak egiteko prest daudela esan duten, "zerrenda oso handia da", baina ezin diete guztiei baietz esan. Izan ere, bidaiak abesbatzako kideek kosteatu behar dituzte.

Hasi berri den deboraldirako agenda betea du Altsasuko abesbatzak. Larunbateko Amerika kantuan kontzertuaren ondoren, urriaren 27an Josefina Arregi klinikaren XXV. urteurrenaren ospakizunean parte hartuko du, Sakanako beste hainbat musika eta dantza talderekin batera. Urtero bezala azaroaren 22an, Santa Zezilia egunean, musikarien saindua ospatzera Altsasuko kaleetatik aterako dira, eta beste hainbat emanaldi aurreikusi dituzte, bai herrian bai kanpoan.

Familia
Abesbatzaren egoera "ona" dena arren, kide berriei "ongietorria" emateko zain daude. "Gehien bat gizonak behar ditugu". Erkudengo Ama Abesbatza familia bat bezala dela adierazi dute kideek. Astean bitan elkartzen dira, 21:30etik aurrera. Entseguak