Altsasuko VIII. Arte Azoka mustuko dute gaur

Guaixe 2019ko urr. 18a, 11:44
VII. Arte Azoka. ARTXIBOA

Lehenengo aldiz, aurten, Arte Azoka gai baten inguruan izango da: Altsasuko auzia. Gaur, 20:30ean, Iortia kultur guneko erakusketa aretoan, mustutze ekitaldia izanen da. 

Sakanako artisten erakusleiho izateko jaio zen Arte Azokaren zortzigarren edizioa hasiko da gaur. Gaur 20:30ean mustutze ekitaldia eginen dute. Arte Azoka azaroaren 2ra arte egonen da zabalik. Altsasuko auzia izanen da aurtengo erakusketaren gaia

Urtero aldatzen den erakusketa da Arte Azoka. Sakanako artisten lanak biltzen ditu, baina urtero parte hartzen duten artisten lanak desberdinak dira. Lehenengo ediziotik artistek nahi zuten artelana aurkez zezaketen, baina aurten, lehenengo aldiz, Artebide erakusketa antolatzen duen elkarteak gai bat jarri dio: Altsasuko auzia. Hortaz, artistek gai horren inguruko hausnarketa artistikoak erakutsiko dituzte. Gaur izanen da mustutzea Iortia kultur guneko erakusketa gelan, 18:00etan, eta azaroaren 2ra arte egonen da zabalik. Igandean, Altsasuko ferietan, arte azoka zentzu hertsian eginen dute 10:00etatik 14:00etara.

Artebide elkarteak Arte Azokaren gelaurrean Altsasuko auziari buruz artearen bidez hausnartzeko laborategiak antolatu zituen, eta bertan egindakoa ere ikusi ahalko da erakusketan.