Altsasuko auziko epaia salatzera, autobusez, eta bizikletaz

Guaixe 2019ko urr. 21a, 12:20

Ostiraleko kontzentrazioa Iruñera joateko deia egiteko baliatu zuten.

Altsasuko  auziaren epaia salatzeko Duintasunaren martxa eginen dute larunbatean. Txirrindulariei Iruñeko Antoniutti parkean eginen zaie harrera. Ondoren, elkarretaratzea eginen da. Kontzentraziora joateko autobusa ere antolatu dute. Izena emateak zabalik daude. 

Altsasuko Auziko epaia hilaren 9an eman zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. 50 urte eta 8 hilabeteko espetxe zigorrak jaso zituzten zortzi altsasuarrek. Epaiaren “neurrigabetasuna” salatzeko Altsasu Gurasoak eta Altsasukoak Aske herri plataformak kontzentrazioa deitu dute Iruñean, Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenaren parean, larunbatean, 17:00etan. Hara autobusez joateko aukera izanen da. Larunbatean 15:15ean abiatuko da autobusa Altsasuko geltokitik eta buelta 20:00etan izanen da. Autobus zerbitzua erabili nahi duenak asteazkenera arte eman dezake izena Arkangoa, Biltoki, Lezea edo Txalaparta tabernetan eta Portuko okindegian. 7 euro ordaindu beharko dira joan-etorriagatik. 

Bestetik, epaia salatzeko Altsasu eta Iruñea bizikletaz lotuko dituen Duintasunaren martxa antolatuta dago larunbaterako. Parte-hartzaileak Altsasutik 08:30ean abiatuko da. Behin Iruñerrira iritsita Berriozarren bazkaria izanen da. Txirrindulariak mahaitik jaso eta Nafarroako Justizia Jauregirantz joanen dira, 16:45ean Antoniutti parkean harrera eginen zaio. 17:00etan, kontzentrazioa eginen da.

Bizikleta martxa behar bezala antolatzeko izena ematea beharrezkoa da. Horretarako bi bide daude:  altsasumartxan@gmail.com e-posta helbidera mezu bat bidaltzea edo 602 532 279 telefonora hots egitea.