Altsasu Gurasoak eta #AltsasukoakAske-k prentsaurrekoa eman dute gaur. Iruñeko kontzentrazioaren balorazioa egitearekin batera azarorako prestatu duten egitaraua aurkeztu dute, "Altsasuko auzia: hiru urteko laberintoa". Presoek har ditzaketen espetxe onurez eta Zaballako espetxean izandako gertakariez ere aritu dira