Helena Tabernaren 'Varados' filma Altsasun

Guaixe 2019ko aza. 6a, 15:06
'Gatibuak' ('Varados') filmaren une bat. LAMIA PRODUCCIONES

Aste honetako Iortia kultur guneak proiektatuko duen gaurkotasunezko filma zinemagile altsasuarraren errefuxiatuen inguruko film-dokumentala da. Bihar, ostegunean, 19:00etan; ostiralean, 22:00etan, eta igandean, 19:30ean, izanen dira emanaldiak

Helena Taberna zinemagilea Greziara joan zen "zer egin behar nuen oso ongi jakin gabe". Bertan bizi diren epe luzeko "ahaztutako" errefuxiatuen bizitzei buruz hitz egin nahi zuen. Emaitza Gatibuak (gaztelaniaz Varados) filma-dokumentala da. Hala ere, zinemagileak argi utzi zuen: "Ez da erreportaje bat. Erreportaje onak egon daitezke, baina ez dira pelikulak". Hortaz, Gatibuak-en benetazko istorioak kontatzen duen film bat da; protagonistak Grezian dauden errefuxiatuak dira, "baina kontakizunaren eraikuntzan, ahotsetan, tenpoan eta abarretan" film baten itxura du. Altsasuarren azken filma bihar, ostegunean, 19:00etan; etzi, ostiralean, 22:00etan, eta igandean, 19:30ean, proiektatuko dute Iortia kultur gunean.

Gatibuak filma Zinemaldian aurkeztu zuten arrakasta handiarekin. Taberna "oso hunkigarria" izan zela dio. Film bat proiektatzen den momentuan "jendearena" bihurtzen dela dio zinemagileak.

Erlazionatuak