"Esperientzia bat" sortzea bilatzen duen artea, sarituta

Guaixe 2019ko aza. 13a, 12:20
Nafarroako 'Encuentros de Arte Joven 2019' programaren saridunak. Urrestarazu eskuin aldean, bigarren lerroan berdez. NAF. GOB.

Irati Urrestarazu artista altsasuarrak Nafarroako 2019ko Encuentros de arte Joven saria irabazi du

"Ilusioa, poza eta lanean jarraitzeko gogoa". Irati Urrestarazu artista altsasuarrak Nafarroako Gobernuko Encuentros de arte joven 2019ko edizioa irabazi du, arte plastikoen kategorian. Laurogetia Hamargarrenean instalazioari esker eskuratu zuen saria altsasuarrak. "Instalazio eskultorikoa aurkeztu nuen, objektu eta estruktura ezberdinen artean egindako konposizioa".

Nafarroan diziplina desberdinetako sortzaile gazteak susatatzeko sariak dira Encuentros de arte joven de Navarra. Musikariak, antzerki taldeak, ikus-entzunezkoak, diseinua eta arte plastiko kategorietan parte har daiteke. "Lagun batek parte hartzera bultzatu ninduen, aurreko erakusketa prestatzen ari nintzenean". Aukera paregabea irudit zitzaion artistar.

Izan ere, 2019. urtean Urrestarazuren urtea izaten ari da. Uztailean Barriak 2019 programaren barruan rekalde Aretoan erakusketa egiteko aukera izan zuen, eta orai nafarroako Gobernuko gazteendako arte topaketen saria irabazi du. Egindako lanarekin "oso pozik" gelditu zen altsasuarra eta "aukerak nituela" ikusi zuen. "Hala ere, halakoetan inoiz ezin da ezer ziurtzat hartu, beraz, azken momentura arte urduritasuna mantentzen da". Oraingoan, "zortea" izan du. Epaimahaia Julie Laymond, Iker Serrano eta Txupo Poyo artistek osatu zuten eta maila altuko proposamenak aurkeztu zirela esan zuten; "oso zaila" izan zela bat aukeratzea. "Lan asko dira eta estilo oso desberdinak, ziur zaila izan dela epaila izatea", adierazi du Urrestarazuk. 

Rekalde Aretoan egin zuen erakusketaren "sintesia" aurkeztu du Encuentros de Arte Joven 2019ra. "Material plastikoak, sintetikoak, koloreak, eskaiolak, burdinak, erretxinak nahastu ditut, eta haien arteko konbinazioak sortu ditut". Emaitza Laurogeita Hamargarrenean instalazio eskultorikoa da. "Zerbait kontatu baino, niri interesatzen zaizkidan gauzak daude bertan". "Esperientzia bat" sortu nahi du Urrestarazuk bere artearekin: "ni eta lanaren artekoa, eta lana eta ikuslearen artekoa".

Komunikazioa kodeak
"Sentsazioak" bilatzen ditu artistak. "Gustatu ahal zaizu edo ez baina zer edo zer eragin dizu". Aurkeztutako lanaren aurrean "ulertu behar denaren" ideiarekin amaitu behar dela dio: "edozein komuniakziok bere kodeak ditu, eta honek ere bereak ditu". "Etengabe gauzak eta objektuak" egiten ditu eta beraien arteko "konbinazioekin" jolasten du. "objektu batek bakarrik agian ez du ezer esaten, baina beste baten onodoan jarrita, biek sortzen duten erlazioak bai". Horrela sortzen ditu artistak instalazioak, "espazioa nirea egiten eta betetzen".

Aurten BilbaoArte fundazioako bekaduna da ere, eta hurrengo erakusketa prestatzen ari da.