Sodenak Alai Ecotermoformados enpresari mailegua eman dio

Guaixe 2019ko aza. 16a, 12:41

Alai ecotransformados enpresa.

Enpresak bi milioi euroko inbertsioa egin du Altsasun ezartzeko. Enpresa publikoak jarduera berria martxan jartzen lagundu eta 750.000 euroko mailegua egin dio.

Nafarroako Gobernuaren enpresa publikoa da Sodena eta herrialdearendako balio erantsia duten proiektuak kaptatu eta garatzeko baliatzen du. Enpresa publikoak Alai Ecotermoformados enpresari 750.000 euroko mailegua eman diola jakinarazi zuen ostegunean. Gipuzkoako Plasticos Alai kokapen berria bilatzeko Sodenarekin harremanetan jarri zen 2018an. Ordutik Sodenak “enpresaren ezarpenerako akonpainamendu integrala egin du: lantokiaren bilaketan, ezarpen kostuen informazioa emanez edota administrazio tramitazioan ere”. Hori guztia emandako maileguarekin osatu da. 

Plasticos Alai enpresak Alai Ecotermoformados kokatu du Altsasuko Isasia industrialdean. Irailaz geroztik ari da martxan eta 13 langile sakandar daude lanean. Elikadura, automozio eta industriarako azpil termioformatuak egiten dituzte enpresa berrian. Bi milioiko inbertsioarekin lantegiaren sustatzaileek espero dute % 40 haztea hurrengo hiru urteetan. 

Erlazionatuak