Azaroaren 14an hiru urte bete zituen Altsasuko auziagatik zigoruttako gazteen atxiloketak, eta Altsasukoak Aske herri plataformak hainbat ekien antolatu ditu azaroan. Azaroaren 8an, ostirala, hiru urteko labirintoa kazetarien mahai ingurua egin zuten. Aritz Intxusta, elixabete Garmendia, Beatriz Talegon eta Joseba Santamaria kazetariek parte hartu zuten, Xabier Lapitzen gidaritzapean. Bukaeran Gontzal Mendibilek bi abesti interpretatu zituen, mahai inguruan esandakoa ongi laburbiltzen zutenak. Lehenengo abestia Gure herria Joseba Sarrionandiaren letrarekin egindako abestia kanatut zuen, eta, ondoren Altsasuko Auziaren harira sortu du Altxa zu kanta interpretatu zuen. Publikoaren laguntza eskatu zuen: "behintzat kantatu dezagun", eta publikoak erantzun zuen.
"Gorputzak berak" eraginda sortu zuen Gontzal Mendibil abeslariak Altxa zu abestia: "Nik ez ditut kantuak arrazionalki egiten". Beraz, "bidegabekeria" ikusi zuenean "sortzen" hasi zen. Garai horretan Mendibil aurkeztu berri duen Biok diskoa prestatzen ari zen, eta "beste kanta batzuk" bazituen. Baina "barruan zuena" kanporatzeko beharra ikusi zuen. Hortaz, hasiera batean Altxa zu abestia ez zegoen diskoan sartuta. "Kantaldietan probatu nuen eta abestiak erakartzen zuela ikusi nuen". Jendeak abestia kantatzen zuen: "Kantuak horretarako dira, ez?". Musika "adierazteko" tresna da: "injustizia honen aurrean nik egin ahal dudana kantatzea da".
kazetarien mahai inguruan jorratutako gai bat estatuak haren meknaismoekin "beldurra" sartu nahi duela da. "Frankismopean, ni hasi nintzenean, horrelako gauzak gertatzen ziren. Beldurpean nahi gaitzute". Hortaz, egoera horri "aurre" egin behar zaiola adierazi du abeslariak: "nik uste kantuen bidez beharrizan hori dugula". Altsasuko Auzia "hain da injustua, alde guzietatik", altxatzeko deia egin nahi zuela Mendibilek: "Badakigu nola ikusten gaituzten Euskal Herritik kanpo. Altsasukoa Almerian gertatuko balitz, ez zen ezer gertatuko". Altxa zu kantakk "animoak altxatzeko" kanta bat da. Mahi inguruaren ondorengo emanaldian esan zuenez, "1970ko hamarkadan Sevillan eta Burgosen euskaraz abestu nuen. Gaur egun, posible litzateke?".
Musika protesta
"Denetarik kantatzen dugu. Maitasunari kantatzen diogu, askatasunari, nola ez... ". Beraz, injustizia bat agertzen denean "elkartasuna" agerian utzi behar dutela esan du Mendibilek. Altxa zu, Altsasu. Metafora "legez" egin zun kantariak. "Altxa zaitez". esan nahi du kantak. "Hasi nintzenean militarismoa zegoen, eta guar badirudi apalagoa dela". "Behintzat" kantatzeko aldarrikapena egiten du Mendibilek. Lehen jendeak "pila bat" kantatzen zuela azaldu du kantariak, "gaur entzule bihurtu gara". Beraz, abeslariaren nahia "berriro kantuaren bidezko aldarrikapena gorpuztea" da.
Himnoak egitea ez dela erraza dio Mendibilek. "Bagare egin nuenean, hori bai dela himnoa". Hala ere, "batek daki" Altxa zu abestia himno bihurtzen den. "Jendeak kantatzen badu, horretarako da". Abestia "animoak" eta barruko "garra" pizteko sortu zuen. "Eta haientzat ere, barruan dauden mutilentzat. Ahal dugun neurrian beraiek animatzea da gure afera, gogoak eta nahia".
Disko berria
Mendibilek 45 urteko ibilbidea ospatzen ari da. Biok diskoa kaleratu berri du. Bilboko Arriaga antzokian egin zuen aurkezpena, eta Iortia kultur gunean kantaldia egitea gustatuko litzaiokeela esan zuen abeslariak.