Ospak herri asanblada deitu du

Guaixe 2019ko aza. 28a, 11:24
Ospa eguneko maleten birako azken geldialdia.

Gaur, 19:00etan, Gure Etxea eraikinean.

Dignidad y Justicia elkartearen salaketa baten ondorioz aurtengo Ospa egunak Espainiako Auzitegi Nazionalean bukatu zuen. Hango epaile Ismael Morenok ikerketa abiarazi eta Ospa egunean ez zuen “terrorismo deliturik” ikusi. Baina instrukzioa Nafarroako Lurralde Auzitegira pasa zuen “gorroto delitua” egon zitekeelako. Hori guztia aztertzeko, Ospa mugimenduak gaurko herri asanblada deitu du. Aldi berean, “okupazio indarrak alde egiteko” aldarrikatu du.