Atletismoa

Antonio Etxeberria eta Izaskun Beunza azkarrenak Altsasun

Guaixe 2019ko abe. 9a, 14:59

Atzo Zubeztia elkarteak antolatutako 39. Oinezko lasterketa edo 36. Alberto Barricarte Memorialean gailendu ziren, 166 korrikalarien artean. Antolakuntzak Gregorio Riezu, Candi Arnanz eta Victorino Lopez de Goikoetxea omendu zituen

Igandean Zubeztia elkarteko Oinezko Lasterketaren 39. edizioa jokatu zen, Alberto Barricarte Memoriala izena hartu zuenetik 36. aldia. 166 korrikalarik hartu zuten irteera, goiz hotzean, eta antolakuntzak herrian prestatutako zirkuituari –Bakea kaleko lanengatik zirkuitua egokitu behar izan zen– 4 itzuli egin zizkioten, guztira 10 km inguru osatuz. Azkarrenak Antonio Etxeberria (31:52) eta Izaskun Beunza (37:42) izan ziren, alde handiarekin. Antolakuntzak proba honen sortzaile eta babesleak omendu zituen: Candi Arnanzi, Victorino Lopez de Goikoetxeari eta Gregorio Riezuri aitortza egin zien, eta oroigarria jaso zuten hirurek.