Mauthausengo kontzentrazio eremua ezagutzeko erakusketa

Guaixe 2019ko abe. 12a, 18:02
Gurseko kontzentrazio eremuko trenbidea.

Iortia plazako Kukua tabernan abenduaren 15era arte egonen dira ikusgai.

Mauthausengo “hilketa eremura, 1939tik 1945era, 10.000 espainiar baino gehiago deportatu zituzten eta 2.000 inguru atera ziren bizirik aliatuek eremua 1945eko maiatzaren 5ean askatu zutenean. Han, gas kameretan eta erretze labeetan, 150.000 europar inguru erail zituzten”. Arturo Carreño Parrasen azalpenak dira. Bere ekimenez Mauthausenen berri ematen duten 40 argazki ikus daitezke Kukua tabernan. Argazki horien egilea Frances Boix da, eremuan naziek zuten laborategian lan egin zuena eta argazkien milaka negatibo ateratzea lortu zuena”. 

Carreñoren osaba Jose eremuan bost urte eman zituen eta bizirik atera zenetako bat zen. Nazien kontzentrazio eremuetan izandako holokaustoaren, gaiztakeriaren eta erailketen berri emateko argazki sorta erakutsi behar zela esaten zuen Josek. Nahi hori betez Carreñok erakusketa antolatu du. Eta gogorarazi du Gusen-Mauthausenen hildakoen artean dagoela Victor Andueza Ranero (1906-12-09 / 1941-02-14) altsasuarra. 

Erlazionatuak